Zer egiten dugu?

Hurbileko ekipamenduak
Komunitatearen garapenari laguntzen dioten zenbait motako azpiegituren eta zerbitzuen multzoa.
- Vitoria-Gateizko Gizarte Etxeen Sareko Aisialdirako eta Denbora Librerako zerbitzuak (Ludotekak, Ludoklubak, Topaketa-aretoak eta Kafetegiak).
- Burgosko Gizarte Etxeen Sareko Ludotekak eta Topaketarako Aretoak.
Oporretako Aisia-programak
Adingabeen eta gazteen interesei eta, halaber, familiek aisialdi hezitzaile eta mesedegarriko esperientziak eskaintzeko duten beharrari erantzuten dizkiete.
- Udako kanpamenduak Zuhatzan (Araba).
- Barriako udalekuak (Araba).
- Gazte-bidaiak Europara.
- Gazte-kanpamendua Cuniten.
- Jolas-txokoak Vitoria-Gasteizen.
- Udaleku irekiak Vitoria-Gasteizen.
- Ingurumen-udalekuak Vitoria-Gasteizen.
Gazteentzako aisia-aukerak
Gazteei denbora libreaz gozatzeko aukerak eskaintzeko dugun beharraren ondorioz sortu dira.
- Vitoria-Gasteizko Xtraclub.
- Vitoria-Gasteizko Gazte Klubak.
- Alegría-Dulantziko Gazte Kluba (Araba).
- Langraiz Okako Gazte Kluba (Araba).
Trebakuntza- eta Kultura-ikastaroak
Gazteen eta helduen interes eta kezka batzuei erantzuteko ekintzak dira.
- Arte-praktikari buruzko hastapen-ikastaroa Vitoria-Gasteizen.
Gizarte eta heziketa arloan esku hartzeko programak
Gizarte edo eta heziketa beharrei erantzuteko helburu dituzten zenbait esku-hartze proiektu dira.
- Gelak Programa Araban.
- Arabaz Blai.
- Arabako Elkarte eta Boluntariotzako Erdu Agentzia.
Ludotecak eta Ludoclubak
Jolasteko eta aisialdi hezitzailerako zenbait eremu dira. 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da, eta neska-mutilen garapenari laguntzea dute helburu.
- Ludoteka Eskoriatzan (Gipuzkoa).
- Ludotekak eta Ludoklubak Vitoria-Gasteizko Gizarte Etxeen Sarean.
- Ludotekak Burgosko Gizarte Etxeen Sarean.
- Ludoteka Langraiz Okan.
Topaketarako Aretoak
Adin guztietako pertsonentzako eremu dira. Eremu horiek aisialdiaz gozatzeko dira, eta zenbait baliabide dituzte: prentsa irakurtzekoa, mahai-jokoak, kultura sustatzeko jarduerak etab.
- Topaketarako Aretoak Vitoria-Gasteizko Gizarte Etxeen Sarean.
- Topaketarako Aretoak Burgosko Gizarte Etxeen Sarean.
Haur Eskolak
0 eta 3 urte bitarteko haurrak zaintzeko heziketa-zentro dira.
- Alcorconeko Haur Eskola.
Haurren Etxea
0 eta 3 urte bitarteko haurrak modu hezigarriz zaintzeko zenbait eremu dira.Haur Eskolen antzeko helburuak eta funtzionamendua dituzte, baina ordutegia motzagoa da eta zerbitzu gutxiago dituzte.
- Mostolesko Haurren Etxea.
Haurtzaroan Zaintzeko Zerbitzua
familiei, lana eta familia bateratzen laguntzeko baliabidea da; Zerbitzu horretan, seme-alabak zaindu egingo dira hurbileko zentroren batean edo etxean bertan.
- Burgosko Haurtzaroan Zaintzeko Zerbitzua.
Ludolandek Kalitatea Ziurtatzeko ISO 9001:2008 Araua du; horren arabera, prozesuak etengabe ebaluatu eta hobetzen ditu, eta edozein zerbitzu eskaintzeko orduan gerta daitezkeen jazoerak